Tokian toki garatuak diren hizkuntza politikei laguntza, kolektibitateekin partaidetzan

Euskararen aldeko politika publikoa herrien mailan bultzatua eta bideratua izan dadin, Euskararen Erakunde Publikoak, xede horretan dauden tokiko erakundeei bi helburu nagusi bete nahi dituen hitzarmena eskaini die :

  • Herriko bizian euskararen erabilpenaren bultzatzea (publikoaren harrera, komunikazio dokumentuak, seinaletza, erabakiak …)
  • Herri edo Herri Elkargo mailan, euskararen sustapenerako ekimenen abiatze edo segitzea Hizkuntza Politika Proiektuak finkatu lan ardatzen arabera.

Helburu bikoitz horren lortzeko beharrezkoa den animazio lanaren segurtatzen laguntzeko,  EEP eta erakundearen arteko hitzarmenak “ euskara teknikari ” baten hartzea finkatzen du (ikus postu fitxa eredua), bai eta EEP eta Erakundearen arteko Gidaritza Batzorde baten sortzea, norabideen finkatzeko eta teknikariak eraman ekimenen jarraitzeko.

Gaur egun, 6 hitzarmen izenpetuak eta gauzatzen ari dira.

Euskara teknikariak

Mapan klikatuz geroz informazio gehiago eskura dezakezue