Ikerketa proiektu baten sustapena

IKER-UMR5478 ikerketa erakundeak daraman Norantz egitasmoak euskal hizkera berrien behatoki bat sortu nahi du.

Izan ere, aldaketa soziolinguistikoen eraginez (euskaldun kopuruaren apaltzea, biztanleriarekiko batezbestekoaren apaltzea, transmisio baldintzen aldaketak, euskaldun guziak elebidunak izatea…), euskara mintzatzen dutenen mintzamoldeetan aldaketak agertu dira ere.

Proiektu honi esker, ohidura linguistikoen aldaketen behaketaren bitartez eta aldaketa fenomeno hauen behatzeko eta aztertzeko tresnak garatuz, azalpen tekniko bat ekartzen ahalko zaie hizkuntzaren transmisioa eta honen kalitatearen babesaren eremuan ari diren eragileen ekimenei.

Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak eta EEPk laguntzen duten proiektu honen obratzea 2008ko udazkenean hasi eta hiru urtez gauzatuko da.

Proiektu honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, kontsulta dezakezu IKER-UMR5478 ikerketa erakundeko web gunea.