Euskara gaitasunaren egiaztapen dispositibo baten gauzatzea

EGA :

 

2008an EEPk abiatu du euskara gaitasunaren egiaztatzeko prozedura baten antolaketa eta obratze lana, agiridunaren mailaren bermatzeko.

Dispositiboaren helburu nagusia, gaur egun dauden euskararen irakaskuntza sistema guzietatik eratorriko den jendeari (oinarrizko formakuntza, helduen euskalduntzea, etengabeko prestaketa…) egiaztapen ofizialerako tresna baten eskaintzea da; formakuntza prozesuentzat erreferentzia bat izan eta lan munduan ikasketa prozesu horren baloratzea ekarriz.

EEPk, gaitasun maila desberdinak hunkituko dituzten froga hauek, jarraipen baten barnean kokatu nahi izan ditu, Europako Marko Bateratuaren baitan eta Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroan dauden agirien baliokidetza sistema batekin.

EEP, ebaluaketa sistema honen obratzeko, Unibertsitate arteko Euskarazko Ikasketen Departamenduarekin (UEID) abiatu partaidetza batetan oinarrituko da, (Paueko eta Michel de Montaigne Bordele 3 Unibertsitateen babes bikoitzaren pean kudeatua da UEIDa).

Partaidetza hori ofizializatu da 2009ko martxoaren 3an izenpetutako hitzarmenaren bidez. Hitzarmenak zehazten du EEP eta  UEIDren arteko Obralaritza Partekatu baten abiatzeko modalitateak . Honek, dispositibo berriaren definitzeko eta antolatzeko ardura ukanen du eta 2009tik, orain arte zeuden frogen jarraipena, antolatu beharko du guttienez.