EGAk B2

 

 

EGAk B2 azterketa

2022tik Euskara Gaitasuna Egiaztatzeko Dispositiboak azterketa-deialdi bat antolatzen du urtero udazkenean B2 mailako Euskara Gaitasun Agiria edo EGAk B2 eskuratzeko.

  • B2 maila, hizkuntzaren erabiltzaile aurreratuarena da, hain zuzen C1 mailako erabiltzaile gaituaren aitzinekoa.

  • B2 maila erdiesten duenak, gai izan behar du gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko, baita testu teknikoenak ere, betiere bere espezialitatearen alorrekoak badira. Jatorrizko hiztunekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez, solaskideek elkar ulertzeko ahaleginik egin behar izan gabe. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat adierazteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.

  • Baldintzak betetzen dituen, eta izan euskara etxean ikasi eta alfabetatu dena edo eskolan ikasi duena, edota heldua izanki, euskaltegian ikasi duena, beraz euskararen jabetzaren bidean bere hizkuntza maila egiaztatu nahi duen oro zuzendua zaio EGAk B2.

Izen emateak urtero agorril-irailean iragaten dira.

  • Azterketa bi fase eta hiru proba motatan iragaten da:
    • Lehen egunean: proba idatzia eta ahozkoaren ulermena.
    • Bigarren egunean: ahozko ekoizpena.

Telekargatzeko: