Abiapuntua

Euskal Herriko Hitzarmen Berezia izenpetu orduko – oroitaraz dezagun Hitzarmen Berezia antolaketa eskemako operazioen obratzeko hautatu kontratu-prozedura dela -, Estatuak eta lurralde elkargoek, aurretik abiatu urraspidearekin bat eginez,  euskararen garapenaren zerbitzuko ari ziren eragile publikoentzat nahiz pribatuentzat laguntza eta sustengu programa hitzartu bat onetsi zuten, « Hizkuntza politika » izenburupean. Denbora berean, urrats berri bat egin zen hizkuntza politikarako Obragintza Publikoaren sortzearekin, 2001. urtearen hasieraz geroztik Estatua, Eskualdea, Departamendua, Hautetsien Kontseilua eta euskal kultura sustengatzen duen herriarteko Sindikatua biltzen zituena.

Hala, instituzio ezberdinek erabaki zuten elkartzea eta euskarari zegokion lehen neurri-multzo publiko hori elkarrekin kudeatzea.

Lau urte berantago, antolaketa hori iraupenean finkatzeko asmoz, ekintza programa bakar batetik hara, partaide publikoek dispositibo hori iraunkor bilakatu nahi izan dute zuzenbide publikoko erakunde bat sortuz eginkizun berezi batekin : euskararen aldeko hizkuntza politika baten lantzea, definitzea eta obratzea.

Hala, sindikatu batean bildu Euskal Herriko udalek, Euskal Herriko hautetsiek Hautetsien Kontseiluak ordezkaturik, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak eta Estatuak - Barne, Kultura eta Hezkunde Nazionaleko Ministerioak elkartzen dituen ministerioen arteko urraspide batean arituz -  interes publikoko elkargo bat osatu dute, gaur egun Euskararen Erakunde Publikoa deitua dena.

 

Urrats garrantzitsuenak...

Euskararen aldeko hizkuntza politikaren pixkanakako eraikuntza prozesu baten emaitza.

1992/93 : Euskal Herria 2010 lurralde prospektiban, euskara eta euskal kulturaren kontutan hartzea

1997 : Hizkuntza antolaketa Euskal Herriko Garapen Eskema, lurralde egitasmoaren barnean sartzen da.

2000 : Euskal Herriko Hitzarmen Berezian  (Estatu-Eskualde arteko Plan Kontratuaren bilakaera bat) Hizkuntza politikarentzat berezko sail baten onartzea.

2001 : Hizkuntza politikarako Obragintza Publikoaren sorrera. (Instituzioak euskalgintzan diharduten eragileak laguntzeko egitasmo hitzartu baten inguruan elkartzen dira)

2004 : Botere publikoak biltzen dira eta Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) sortzen dute (Interes Publikoa duen Egitura gisa).