Hedabideen kontsumo ohiturak

Hedabideen erabiltze ohitura eta kontsumoari buruzko azterketa

Hizkuntza politika publikoak indar berezia egiten du euskararen erabilpen eremuak indartzeko. Horietan hedabideak estrategikoak dira euskara hedatzeko eta erabiltzeko. Izan ere, horiei esker egunero euskaraz informatu, dibertitu edota denbora pasatzen ahal baitugu. Hedabideei esker euskara etxe eta lantegi guzietan sar daiteke.

2017an EEPk hedabideen lan-eremua indartzea erabaki zuen eta horretarako ipar Euskal Herrian hedabideen kontsumoa zertan zen jakitea ezinbestekotzat zuen.

2007an IPSOS institutuarekin buruturiko hedabideei buruzko inkestari segida emanez, 2019an EEPk hedabideen erabilpen ohiturei eta kontsumoari buruzko inkesta bat burutu du. Merkatu publiko baten ondoren, COHDA institutua hautatu da inkesta hori bururatzeko.

Hona hemen beraz hedabideei buruzko inkestaren emaitzak biltzen dituzten bi dokumentu: