Hiztegia eskuan, euskara ahoan !

2019-11-12 Catégorie :

Euskal Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Baiona, Miarritze eta Hendaiako herriko etxeen arteko lankidetza baten baitan ekoiztutako sakeleko hiztegi bilduma osatua izan da.

 

Material horren helburua bikoitza da: euskararen ikaspenean bide lagun izan eta ahozko erabilera azkartzea. Gai orokorrak (familia, eguraldia, eskola), zein berezituak (zientziak, arnoa, bide heziketa) jorratuak dira, 21. mendeko hizkuntza bizi baten lekuko.

 

Duela 10 urte familiari buruzko hiztegia sortu zenetik Xiberoan, 2015 arte beste 15 gai landuak izan dira Miarritzen. Gaur egungo bilduma, zorro itxi batean bildutako 29 hiztegi tematiko desberdinez osatua da.

 

Bilduma osoaren bertsio numerikoa kontsultatu eta deskargatzen ahal da gaurdanik bost partaideen webguneetan. Paperezko banaketa antolatuko da horrez gain Baiona, Miarritze eta Hendaiako hirietan.

 

Urririk banatuak, euskara bezala hiztegi hauek erabiliak izateko sortuak dira. Zorro barnean agertzen den azalpen oharrak erabiltzaileak gomitatzen ditu haiekin jostatzera, erregularki kontsultatzera, egunero hitz bat ikastea, haurrekin jokoak asmatzea, lantokian desafioak sortzea, sakelko telefonoan deskargatzera… “Sakeletik eskura, begietatik ahora, euskaraz goza, euskaraz mintza.”

 

Jo hemen!

 

<- retour vers Berriak