Lan eskaintza

2015-02-23 Catégorie :

Euskararen Erakunde Publikoak LAGUNTZAILE ADMINISTRATIBO bat xerkatzen du, 2018/08/31 arte joanen den epe mugatuzko kontratu batentzat

MISIOA:

Egituraren administrazio mailako beharretan, laguntza ekartzea

 EGINKIZUN NAGUSIAK:

-      Zuzendaritza laguntzailea hor ez delarik, haren segida hartzea

-      EEPren Bulego eta Biltzar Nagusien antolaketan laguntza teknikoa ekartzea

-      B1 mailako azterka deialdien antolaketan laguntzea

-  EEP/EEJren fondo komunaren baitan egiten den eragile pribatuei zuzendu proiektu deialdiaren antolakuntzan laguntza ekartzea

-      Misio kargudunen itzulpen lanetan eta itzulpenen kudeaketan laguntza ekartzea

-   Euskarazko argitalpen euskarrien erosteko laguntza dispositiboaren obratzean, laguntza ekartzea

GALDEGIN GAITASUNAK;

-      Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz arras ongi menperatzea

-      Word eta Excel informatikako tresnen menperatzea

-      Zorroztasuna eta lan antolaketan gaitasuna

POSTUAREN EZAUGARRIAK;

-      Denbora osoko lanpostua

-      2018/08/31 arte joanen den epe mugatuzko lan kontratua

-      Estatutu publikoa

PROZEDURA ETA EGUTEGIA:

-  Hautagaitza txostenak 2018ko ekainaren 4ko helarazi behar dira berantenaz, honen barne CV zehatz bat eta motibapen gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi behar dira (euskara/frantsesa)

-      Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluaketa + elkarrizketak

   -      Lanaren abiatzea: ahal bezain laster

 

Postu fitxa xehea

 

<- retour vers Berriak