Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren artean hizkuntza politikari buruzko mugaz gaindiko lankidetza

2018-04-26 Catégorie :

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Beñat Arrabit Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidenteak euskara elkarlanean sustatzeko erakunde bien konpromisoa berretsi dute gaur, Baionan izandako ekitaldi batean. 2017-2022 epealdirako hitzarmen markoaren baitan, gaurko ekitaldian 2018rako lankidetzaren lan-ildoak zehaztu dituzte, bai eta erakunde bien diru-ekarpena ere. Batetik, lankidetzarako lau arlo zedarritu dituzte; bestetik, erabaki dute 1.930.000 euro bideratzea Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera (iazko kopuru bera). Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 400.000 euro jarriko ditu xede horretarako.

Prentsa oharra

2018ko eranskina

 

<- retour vers Berriak