"Euskaraz Irakatsi" beka

2018-07-13 Catégorie :

Irakasleak eta irakaslegaiak euskara ikasten laguntzeko beka dispositibo bat sortu du EEPk, honako helburu hauek betetzeko:

  • 1. mailako irakaskuntza publikoan euskaraz irakasten duten irakasleen kopurua emendatzea,
  • 2. mailako irakaskuntza publikoan hizkuntzak ez diren ikasgaiak (HEDI) eukaraz irakasteko gai diren irakasleen kopurua emendatzea,
  • 1. mailako euskarazko konkurtso publikoan aurkezten diren kandidatuen kopurua emendatzea.

 Beka hori ondoko pertsona hauei zuzendua zaie:

  • Lehen eta bigarren mailako sail elebidunetan euskaraz irakatsi nahi duten irakaskuntza publikoko irakasle titularrei,
  • Euskarazko kanpoko CRPE (euskarazko lehen mailako irakasleen hautatzeko konkurtsoa) publikora beren burua aurkeztu nahi duten pertsonei.

Onuradunek formakuntza hasteko hizkuntzen EEMBko A1 maila ukan behar dute gutienez, helburua C1 maila lortzea izanen delarik.

Formakuntzaren iraupena hautagaien hastapeneko mailak baldintzatuko du, eta formakuntzak 2018ko irailaren 1a eta 2019ko agorrilaren 31a bitartean izan beharko du. Formakuntzaren lekua Euskal Elkargoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan (Eusko Jaurlaritzak homologatu euskaltegi batean) egiten ahalko delarik.

 

<- retour vers Berriak