Euskararen alorrean diharduten eragileen sustatzeko hartu erabakiak

2018-07-13 Catégorie :

2018ko Uztailaren 13an, Beñat ARRABIT, Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak, Josune ZABALA, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak eta Bernadette SOULÉ, EEPko zuzendariak prentsaurreko baten bidez aurkeztu dituzte Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko partaidetzaren kari euskararen alorrean diharduten eragileen sustatzeko hartu erabakiak. 

2018. urteko, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak eragile pribatuentzat osatu lankidetzarako fondoa 1.930.000 €-koa da (2017ko hein berekoak), bi partaideen ekarpenez:

  • Euskararen Erakunde Publikoak: 1.530.000 €,
  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak: 400.000 €.

Lankidetzarako fondo hori bi dirutza multzotan banatua da:

  • 1.550.000 €-ko dirutza multzoa: Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren arteko sustapen-lerroekin bete betean datozela ikusita, Ipar Euskal Herriko 8 eragile jakin, 2018rako balio duen hitzarmenean oinarriturik diruztatzen dira.
  • 380.000 €-ko dirutza multzoa: Ipar Euskal Herriko beste hainbat eragile pribaturi zuzenduko zaio hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren bidez. 2018an, 52 eragilek aurkeztu 78 proiektu lagunduko dira. 

2018ko uztailaren 13ko prentsa oharra

2018ko Hizkuntza jarduera proiektu deialdiaren ebazpena

 

 

 

<- retour vers Berriak