C1 (EGA) eta B1 euskara agirietarako azterketetan izen ematea irekia

2019-03-01 Catégorie :

C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako euskara agiria (B1EA) eskuratzeko azterketetara izen emateko deialdia irekia da 2019ko martxoaren 1etik 31ra:

>>Izena eman hemen

 

Behin behineko izen-emate honekin 24€-ko txekea isuri ondotik (Euskararen Erakunde Publikoaren izenean), behin betiko izen ematea lortzen da. 

 

Izen emate baldintzak:

  • C1 mailako EGA agiria eskuratzeko: 2003ko urtarrilaren 1.a aitzin sortua izatea eta Frantzian sortu, ikasi, bizi edo lan egitea.
  • B1 mailako B1GA agiria eskuratzeko: 2002ko urtarrilaren 1.a aitzin sortua izatea eta Frantzian sortu, ikasi, bizi edo lan egitea.

Antolaketa arrazoiak direla medio, aurten B1 mailako euskara agiriaren azterketara, kandidatu kopuru mugatu batek baizik ezingo du izena eman.

Lehen azterketa-probak maiatzaren 25ean iraganen dira Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.

Idatzia gainditu duten kandidatuak ahozko probetara aurkezten ahalko dira:

  • ekainaren 15ean (B1EA)
  • ekainaren 29an (EGA)

 

Egutegi zehatza:

• Azterketarako kandidatuen zerrenda (webgunean): maiatzaren 15ean.

• Proba idatziak: maiatzaren 25ean.

• Azterketa idatziaren emaitzak (webgunean): ekainaren 12an (B1EA) eta 26an (EGA).

• Ahozko azterketa: ekainaren 15ean (B1EA) eta 29an (EGA).

Informazioa

2019 C1 esku-orria

2019 C1 antolamendu arauak

2019 C1 azterketa eredua

2019 B1 esku-orria

2019 B1 antolamendu arauak

2019 B1 azterketa eredua

 

<- retour vers Berriak