"Euskaraz Irakatsi" dispositibo esperimentala

Euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaintzaren garatzea eta egituratzea helburu duen, eta Hezkuntza Ministerioarekin partaidetzan eramaten den politikaren kari, irakasle euskaldunen eskasiak EEPk bozkatu dituen garapen ildo kuantitatibo eta kualitatibo ezberdinak obratzea oztopatzen du.

Bestalde, euskarara formatzeko bideak ezagutzeko, EEPra heldu diren eskaerak ainitz izan dira, bai departamendutik kanpoko irakasleengandik, bai euskarazko irakaskuntzan engaiatu nahi luketenengandik.

Eskaera horien ondorioz, irakasleak eta irakaslegaiak euskara ikasten laguntzeko beka dispositibo bat sortu du EEPk, honako helburu hauek betetzeko:

  • 1. mailako irakaskuntza publikoan euskaraz irakasten duten irakasleen kopurua emendatzea,
  • 2. mailako irakaskuntza publikoan hizkuntzak ez diren ikasgaiak (HEDI) eukaraz irakasteko gai diren irakasleen kopurua emendatzea,
  • 1. mailako euskarazko konkurtso publikoan aurkezten diren kandidatuen kopurua emendatzea.

 Beka hori ondoko pertsona hauei zuzendua zaie:

  • Lehen eta bigarren mailako sail elebidunetan euskaraz irakatsi nahi duten irakaskuntza publikoko irakasle titularrei,
  • Euskarazko kanpoko CRPE (euskarazko lehen mailako irakasleen hautatzeko konkurtsoa) publikora beren burua aurkeztu nahi duten pertsonei.