Eskaintzaren garapena

"Irakaskuntza eskaintzaren epe luzeko programazio bat definitu eta proposatu, eskaintzaren koherentzia, osotasuna eta jarraipena segurta dezakeena, eta horretan oinarrituz euskararen eta euskarazko irakaskuntzen karta bat proposatu ”. Hori zen dudarik gabe, hitzarmenaren izenpetzaileek Euskararen Erakunde Publikoari esleitu zioten eginkizunetan berritzaileenetariko bat.

Lan alor hau da, 2005ean, lehentasunetan jorratua izan dena, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren egoeraren argazki biziki zehatz bat egin izanaren ondorioz, ikasle kopuruka, eskualde geografikoka, irakaskuntza sareka (Irakaskuntza Giristinoa, Publikoa, Seaska), irakaskuntza mailaka (eskola, kolegio, lizeo), eredu pedagogikoka (opzioa, oren parekotasuna, murgiltze sistema).

Lehen bilan bat...

2004-05 eta 2010-11 ikasturteen artean :

  • 39 irekitze berri lehen mailako ikastetxeetan : 32 gune berrietan eta 7 lehen mailako ikastetxetan  
  • Irakaskuntza elebiduna (parekotasun + murgiltze) eskaintzen duten lehen mailako ikastetxeen ehunekoa %42tik %57ra igo da
  • Irakaskuntza elebidunean (parekotasun + murgiltze), lehen mailan, ikasten duten haurren ehunekoa %32.3a da 2009-10 ikasturtean (%24.5 2004-05an)

Eramana izan den lanaren lehen ebaluaketa bat (2010ko apirila - frantsesez bakarrik momentuko)

Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren epe luzeko programazioaren lehen atala

Diagnostiko honetan oinarriturik, 2005eko abenduaren 20ean, EEPko Administrazio Kontseiluak euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren epe luzeko programazioa onartu zuen, hiru printzipio bermatuz :  

  • Lurraldearen estaldura koherente bat ;
  • Irakaskuntza maila ezberdinen arteko jarraipena ;
  • Familien hautu librea.


Lehen atal honek, euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egituraketa eta garapena jorratu ditu soilik, lehen aldikotz, eskaintza politika baten logika segituz.

Norabideak finkatzen ditu irakaskuntzako hiru sareentzat (publikoa / pribatu katolikoa / seaska).