Euskarazko irakaskuntzaren garapena

Euskararen eta euskarazko irakaskuntza, Hizkuntza Politika Proiektu honen muinean kokatzen da, euskararen eta euskarazko irakaskuntza gazte belaunaldientzat euskararen ikaskuntzarako tresna nagusia bilakatua baita gaur egun.

EEPk irakaskuntza arloan daraman lanak bi oinarri dauzka :

  • lehena, Hezkunde Nazionalaren parte-hartzea EEPren Administrazio Kontseiluan eta egituraren finantzaketan,
  • bigarrena, 2004ko azaroaren 26an, Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak eta Hezkunde Nazionaleko Ministeritzak izenpetutako hitzarmena (dokumentua kontsultatu).

Tokiko hizkuntzen sailean, oraingoz Frantzian parerik ez daukan hitzarmen honek, elkarraditzerako eremu zabal eta zehatza irekitzen die eragile publikoei, bakoitzak dauzkan eskuduntzen banaketa aldatu gabe.

Euskararen Erakunde Publikoak euskarazko irakaskuntzaren sailean burutu jarduerak ondotik zehaztuak diren lau gaiei uztartuak dira :