Diru-laguntzak

Proiektu bat daukazu...

Iparraldeko eragile pribatu bat zira,

Euskararen erabilpenari lotutako proiektu bat daukazu,

Podere publikoen laguntza nahi zenuke,

Zalantzarik gabe, EEP-ren zerbitzuekin harremanetan sar zaitez!

Euskararen alorrean diharduten eragile pribatuen sustatzeko lankidetzarako fondo bat

2007. urtean izenpetua izan zen Hitzarmen-markoaren berme, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), euskararen presentzia eta erabilpenaren garapena bultzatu nahi duten Iparraldeko eragile pribatuak sustatuko dituzte.

Karia horretara, urtean behin izenpetu eranskin batek diru-laguntzak ardiesteko irizpideak zehazten ditu, EEPk onetsi Hizkuntza Politika Proiektua eta Eusko Legebiltzarrak berretsitako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren errespetuan.
2009an, bi partaideek hornitu lankidetzarako fondo bat honela osatu da :

  • Euskararen Erakunde Publikoa : 1.130.000 €
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza : 470.000 € 

 

 

Fondoaren diru banaketa

2 sustapen multzo 2010erako

Hitzarmenak

Euskararen alorrean diharduten eragile jakin batzuk, elkarraditurik finkatu helburuak eta jarduerak zehaztuko dituzten hitzarmenen bidez sustatuko dira.

Multzo honetan aurkituko ditugu :
- Burraso elkarteak : Biga Bai, Ikas Bi, Euskal Haziak eta Seaska,
- Aek federazioa helduen euskalduntzearentzat,
- Euskal Irratiak federazioa euskarazko irratientzat,
- Bertsularien Lagunak eta Uda Leku elkarteak aisialdiaren alorrean.

Sustapen-lerro honen karietara, 1.200.000 €ko dirutza bat indarrean jarriko da.

 

Hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia

2009ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia, 2010eko otsailaren 26an irekia izan da eta 2009ko martxoaren 26an itxiko, unean-uneko proiektuen diruztatzeko asmoz.

Bigarren aldiz 2010ean, hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren araudiari uztartzen den prozedura berezitu bat indarrean jarri da euskarazko argitalpenaren sustatzeko.  

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoak, aurkeztuko diren proiektuak aztertuko dituzte elkarlanean zehaztu prozeduren errespetuan.

Diru-laguntzei begira hartuak izanen diren erabakiak, 2010ko maiatzaren 2. hamabostaldian publikoki jakinaraziak izanen dira.

Sustapen-lerro honen karietara, 400.000 €ko dirutza bat indarrean jarriko da.