Elebitasunaren tailerrak Biarritzen

Gilbert Dalgalian, Euskal Herrian ezaguna den psiko-hizkuntzalaria; Jean Duverger « L’Enseignement en classe bilingue » (« Irakaskuntza klase elebidunean ») liburuaren egilea eta Hezkunde Nazionaleko ikuskari ohia, atzerrian elebitasunaz arduratzen zena ; Stéphane Borel, hizkuntzalaria, tokiko hizkuntza eta nazio arteko hizkuntza gisako irakaskuntza elebidunetan aditua Genèveko unibertsitatean. Haur gazteen gurasoak eta ikasle gurasoak entzunen dituzte hizkuntz tailerren baitan.

Tailer hauek Biarritzeko haurtzaindegi eta eskoletan iraganen dira eta bukatzeko, mintzaldi handi bat antolatua da mediatekan maiatzaren 20an, arratsaldeko 6etan.

Gurasoek, bertan, irakaskuntza elebiduna eta honek ama eskolatik lizeoa arte ekartzen dituen irekidurei buruz izan ditzaketen galderei erantzunak izanen dituzte : zertarako elebitasun goiztiarra frantsesez eta euskaraz ? Zoin pedagogia euskarazko murgiltze sistemarako ? Elebitasuna abantaila edo traba ote da eskolatzerako ? Beste hizkuntzen menderatzea bigarren mailan ? Zoin garapen kognitiboak elebidunen artean ? (sartzea kitorik)