Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko izen-emateko epealdia 2010ko apirilaren 12an irekia izan da.
>> Hemen izen-ematea

Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko izen-emateko epealdia 2010ko apirilaren 12an irekia izan da.
>> Hemen izen-ematea

2008an EEPk abiatu du euskara gaitasunaren egiaztatzeko prozedura baten antolaketa eta obratze lana, agiridunaren mailaren bermatzeko.
Dispositiboaren helburu nagusia, gaur egun dauden euskararen irakaskuntza sistema guzietatik eratorriko den jendeari (oinarrizko formakuntza, helduen euskalduntzea, etengabeko prestaketa…) egiaztapen ofizialerako tresna baten eskaintzea da; formakuntza prozesuentzat erreferentzia bat izan eta lan munduan ikasketa prozesu horren baloratzea ekarriz.
EEPk, gaitasun maila desberdinak hunkituko dituzten froga hauek, jarraipen baten barnean kokatu nahi izan ditu, Europako Marko Bateratuaren baitan eta Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroan dauden agirien baliokidetza sistema batekin.
EEP, ebaluaketa sistema honen obratzeko, Unibertsitate arteko Euskarazko Ikasketen Departamenduarekin (UEID) abiatu partaidetza batetan oinarrituko da, (Paueko eta Michel de Montaigne Bordele 3 Unibertsitateen babes bikoitzaren pean kudeatua da UEIDa).
Partaidetza hori ofizializatu da 2009ko martxoaren 3an izenpetutako hitzarmenaren bidez. Hitzarmenak zehazten du EEP eta UEIDren arteko Obralaritza Partekatu baten abiatzeko modalitateak . Honek, dispositibo berriaren definitzeko eta antolatzeko ardura ukanen du eta 2009tik, orain arte zeuden frogen jarraipena, antolatu beharko du guttienez.
EEP eta UEIDko ordezkariek, euskara irakasleek eta AEKko ordezkariek osatzen duten Batzorde Eratzaile bat 2008ko irailetik goiti plantan ezarria izan da gogoeta honen eremateko.
Lan horren lehen emaitza : EGA eskuratzeko frogen antolaketa 2009ko maiatzaren 23an.