EGAk C1

EGAk C1 azterketa

2009tik Euskara Gaitasuna Egiaztatzeko Dispositiboak bi azterketa-deialdi antolatzen ditu C1 bat mailan, Euskara Gaitasun Agiriaren C1 mailako agiria edo EGAk C1 eskuratzeko, udaberrian eta udazkenean.

  • C1 maila, hizkuntza baten erabiltzaile gaituarena da, hain zuzen adituen mailaren aitzinekoa. EGA azterketak neurtzen ditu ahozko adierazpena eta entzunaren ulermena, irakurriaren eta idatziaren ulermena, baita bi pertsonaren arteko ahozko elkarreragina ere. C1 maila erdiesten duena, gai izan behar da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta orobat, testu horietan esanahi inplizituak antzemateko. Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, erranmolde egokia aurkitzeko ahalegin handirik egiten ari denik sumatzen ez zaiolarik. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin. Testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko gai da, baita gai konplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa, artikulazio eta koherentzia-mekanismoak zuzen erabiliz idatzian eta ahozkoan.
  • EGA azterketak neurtzen ditu ahozko adierazpena eta entzunaren ulermena, irakurriaren eta idatziaren ulermena, baita bi pertsonaren arteko ahozko elkarreragina ere.
  • EGA azterketa euskara ongi dakien orori  zuzendua: izan euskara etxean eta eskolan ikasi duena edo alfabetatua izateko bere baitarik landua duena, edota heldua izanki, euskaltegian ikasia duena.
  • Izen emateak urtero martxoan eta agorril/irailean egin deitezke.
  • Azterketak bi fase eta hiru proba mota ditu
    • Lehen egunean: proba idatzia eta entzunaren ulermena.
    • Bigarren egunean: ahozko ekoizpena.
  • Agiria aitortua eta baliokidetua dute Euskal Autonomia Erkidegoko Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Foru Gobernuak (EAEko 2010eko azaroaren 15eko 219 eta 2017ko urtarrilaren 20ko 138 aginduak eta Nafarroako 2010eko maiatzaren 12ko 77/2010 agindua).

Telekargatzeko: