Itzulpen materiala

Euskararen Erakunde Publikoak, aldibereko itzulpenaren bidez, euskararen erabilpena erraztu eta bultzatu nahi duten edozoin eragile edo elkarteri itzulpen-kaskoak beren esku uzten dizkie, urririk.

EEPk, 3 itzulpen-kasko kutxa eta 3 itzulpen-kasko maleta ditu.

Heldulekudun kutxak:

20.1: 19 itzulpen-kasko, mikrofonorik ez

20.2: 17 itzulpen-kasko, mikrofonoarekin

20.3: 16 itzulpen-kasko, mikrofonoarekin

Materiala, ongi funtzionatzeko, 12 orenez kargatzen utzi behar da. 3 itzulpen-kasko kutxak beren artean bateragarriak dira. Bi edo hiru kutxa aldi berean erabiltzean, mikrofono batekin aski da.

Errotadun maletak:

36.1: 35 errezeptore, 35 aurikular, mikrofono 1

36.2: 36 errezeptore, 36 aurikular, mikrofono 1

36.3: 36 errezeptore, 36 aurikular, mikrofono 1

Materiala, ongi funtzionatzeko, 8 orenez kargatzen utzi behar da. 3 itzulpen-kasko maletak beren artean bateragarriak dira. Bi edo hiru maleta aldi berean erabiltzean, mikrofono batekin aski da.

Modalitateak:

Garraioa (joan-jin) eta kaskoen kargatzea erakunde mailegatzailearen gain da.

Materiala, EEPko egoitzan, erabilpenaren bezperan hartzen da (arratsaldez, 14:00 eta 18:00 artean) eta erabilpenaren biharamunean (goizez, 8:30 eta 12:30 artean) itzultzen da.

Erreserba egin eta EEPko zerbitzuek tratatu ondotik, baieztapen mezu elektroniko bat errezibituko duzu kaskoen prestatze-hitzarmenarekin eta erabilpen gomendioekin.