Egitura juridikoa

EEP, 4 instituziok eraturiko Interes Publikoko Elkargo (IPE) bat da

Euskararen Erakunde Publikoa, Interes Publikoko Elkargo (IPE) bat da.

IPEa zuzenbide publikoko pertsona juridiko bat da berariazko funtzionamendu-egitura duena eta bere kideek hornitzen duten aitzinkontuarekin.

Hastapenean, IPEa sei urterentzat sortua izan zen 2004ko uztailaren 28ko Pirinio Atlantikoetako Prefetaren n°2004-210-18 erabakiaren bidez, eta berritua 6 urteko iraupenarentzat Akitania Eskualdeko Prefetaren 2010eko agorrilaren 9ko erabakiaren bidez, 2010eko agorrilaren 11ko Pirinio-Atlantikoetako prefeturaren akta administratiboen bilduma berezian agertzen dena. 2017ko apirilaren 27ko Pirinio-Atlantikoetako prefeturaren erabakiaren bidez, IPEa sei urterako luzatua izan da, 2016ko abenduaren 13ko Biltzar Nagusiak hitzarmen sortzaile berritua onartu ondoan. 2023ko apirilaren 28ko prefeturaren 64-2023-04-0004 erabakiaren bidez, IPEa 2023ko abenduaren 31 arte luzatua izan da. 2023ko abenduaren 14ko prefeturaren 64-2023-12-14-00029 erabakiaren bidez, IPEa 2024ko abenduaren 31 arte luzatua izan da.