2011-05-26 Frantxua MAITIA EEPko Lehendakari berria

 

Frantxua Maitia jauna Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari berri izendatua izan da 2011ko maiatzaren 26ko Administrazio Kontseiluan.Maitia jaunak 2004tik gaur arte EEPren lehendakaria izan zen Max Brisson jaunaren lekua hartzen du.

Lehendakari berriaren hautaketaren ondotik, Max Brisson jaunak omenaldi hunkigarri bat jaso du, eta Maitia jaunak orain arteko bidetik jarraitzeko borondatea erakutsi du.

Brisson jaunak Administrazio Kontseiluko eta EEPko talde teknikoa agurtu nahi izan du, eta ohorezko makila bat jaso du egindako lanaren omenez.

Maitia jaunak, EEPko lehendakari berriak, 2004etik erakundeak egindako lana goraipatu du, batik bat transmisioaren alorrean. Hemendik aitzina, transmisioan egindako lana lehentasunezkoa izanen bada ere, euskararen erabileran indarrak ezarriko direla zehaztu du.

Télécharger :
DSC00329.JPG (2.7 MB)
DSC00330.JPG (2.7 MB)
DSC00331.JPG (2.5 MB)
DSC00332.JPG (2.8 MB)
DSC00337.JPG (2.6 MB)
DSC00344.JPG (2.4 MB)
 

< zerrendara itzuli