2011-06-20 EGA 2011 : 1.deialdiko emaitzak eta bilana
2011ko EGA azterketa lehen deialdian gainditu dutenen zerrenda hemen.
2009an Euskararen Erakunde Publikoak Bordele 3 eta Pau eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateekin izenpetu Hitzarmenak adostu zuen Euskara Gaitasunaren Egiaztapen Dispositibo baten sorrera, C1 mailako agiriarekin hasiko zena.
Europako Erreferentzia Marko Bateratuak finkatu C1 mailako Euskara Egiaztapen Agiri edo EGA azterketako 2011ko lehen deialdiko frogak maiatzaren 21ean eta ekainaren 11n iragan dira, ondoko emaitzekin :
Aurkeztu diren kandidatuak : 121
Gaindituak orotara : 73 (% 60.33)
Azterketa ukan duten 73en emaitzak :
- Gaindituak : 8
- Aski Ongi : 31
- Ongi : 27
- Bikain : 7
Kopien kontsulta
Kopien kontsultarako data uztailaren 4ean finkatu du Batzorde Zientifikoak. Azterketa ikusi nahi duten kandidatuek eskaera egin dezakete EEPko zerbitzuetara deituz ekainaren 29a aitzin, hitzordu bat emana izan dakien.
2011ko bigarren deialdia :
2011ko bigarren deialdiko azterketak urriaren 1.ean eta 22an iraganen dira eta izen-emate epea 2011ko abuztuaren 29an abiatuko da www.mintzaira.fr webgunean.
2011ko lehen deialdiko argazkiak :
Idatzia : Harrera 1 Harrera 2 Azterketa idatzia 1 Azterketa idatzia 2
Ahozkoa : Harrera Prestaketa 1 Prestaketa 2 Prestaketa 3 Prestaketa 4
Epaimahaia Epaimahaia Epaimahaia