2011-07-27 Lan eskaintza - Inkesta soziolinguistikoa
EUSKAL HERRIKO V. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA
Eusko Jaurlaritzak, Euskararen Erakunde Publikoarekin partaidetzan, V. Inkesta Soziolinguistikoa abiatu du (lehena: 1991an, bigarrena:1996an, hirugarrena: 2001ean, laugarrena 2006an). Lan honen helburua euskararen ezagutza eta erabileraren eta bilakaeraren neurtzea da. Inkestak jadanik eramanak izan dira Euskadin.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, Donostiako SIADECO entrepresa da inkesta-lanaz arduratuko, EEP-ren laguntzarekin. SIADECO-k inkestatzaileak xerkatzen ditu.
Lan baldintzak :
- inkestak telefonoz eginen dira urriaren 3tik azaroaren 12ra arte
- lan tokia : bulego bat BAMen
- lan orduak : astean zehar (astelehenetik ostiralera), eguerdiko 12etatik arratsaldeko 3ak arte eta arratsaldeko 5etatik arratseko 9ak arte + larunbatetan 10etatik oren 1a arte.
Interesatua baldin bazira, Euskararen Erakunde Publikoarekin harremanetan sar zaitez, honako zenbaki honetara deituz: 05 59 31 18 34, edo mail bat bidaliz: eep-oplb@mintzaira.fr
SIADECO
Bitartekaria : Juan Jose Allur Dorronsoro
Tel : (+34) 943 31 00 34
siadeco.net