2010-02-15 Ander filmaren Josean Bengoetxea aktorea Biarritzen
Berlineko nazioarteko festibalean sari bat irabazi duen Roberto Castónen "Ander" filma ikusgai izanen da Royal zineman, otsailaren 20an larunbatarekin 21:00etan.
Ondotik, eztabaida bat izanen da. Gay eta lesbianoentzako arretarako euskal Bulegoak eskatu ondoren buruturiko filma honek, laborari bat eta perutar etorkin baten arteko amodio historia antzezten du. Jatorrizko Bertsioan euskaraz eta espainolez azpitituluekin.
Filmaren ondotik, Josean Bengoetxea aktorea bertan izanen da publikoarekin solastatzeko (euskaraz bat-bateko itzulpenarekin).