Hiztegia sakelan euskara ahoan : hiztegi ttipien bilduma berria

2016-10-14 Catégorie :

Euskararen biziberritze politikan engaiatuak diren herri eta herri elkargoek eta Euskararen erakunde publikoak (EEP), eguneroko bizitzako hainbat alorretan euskararen erabilpena sustatzea helburu duten hiztegi ttipien bilduma argitaratu dute. Proiektua sustatu duten erakundeek, frantsesa/euskara hiztegi ttipi horiek dohainik banatzen dituzte.

 

Lehen hiztegi ttipiak Xiberoan agertu ziren, lehenik familiari buruzko hiztegi ttipiarekin eta berantago hondakinei buruzkoarekin. Ondotik, 14 hiztegitxo argitaratuz, Biarritzeko hiriak azkartu zuen bilduma.

 

Gaur egun, euskara teknikari-garatzaileen eta EEPren arteko lankidetzari esker, 16 hiztegi ttipi argitaratu dira 6 familiatan antolatu bilduma bateratu baten baitan. Familia bakoitzean hainbat gai landuak dira eta bilduma hori osatuko da.

 

Euskarri ludiko eta didaktiko horiek, euskara baliatzeko tresnak dira: 

·         bizitzaren eremuetan euskara erabiltzen bultzatzeko;

·         euskararen dimentsio moderno eta bizia adierazteko;

·         euskararen kalitatea bermatzeko.

 

 Euskarri guzti horiek EEPren webgunean, hemen, eta proiektuan parte hartu duten elkargoen webguneetan aurkitzen ahal dira.

 

 Xehetasun gehiago eskuratzeko EEPrekin harremanetan sar.

 

<- retour vers Berriak