• Hasiera
  •  > Berriak
  •  > Pack Euskara : Baxe Nafarroan Euskara bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina abian dute Herri Elkargoek

2009-09-25 Pack Euskara : Baxe Nafarroan Euskara bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina abian dute Herri Elkargoek

 

Garazi-Baigorriko, Iholdi-Oztibarreko eta d'Amikuzeko Herri Elkargoek bideratzen duten euskararen aldeko politikaren baitan, lurraldeko burraso gazteei zuzendu euskara bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina bat abian jarri dute.

Pack euskara du izena.

Sentsibilizazio kanpaina horren xede nagusia euskararen transmisioa azkartzea da hau da burasoek ondoko belaunaldiari euskara gehiago transmititu dezaten ardiestea.

Onuradunak Baxe Nafarroako hiru  Herri Elkargoetako eremuan 2009 urtean sortu haurren burasoak dira. Lehen igortzea burutu berria denez hartzaileek Pack euskara bat (papoko-oihal bat, sehaska eta haur kantuz komposatu CD bat bai eta ere euskara bultzatzeko 20 orriko sentsibilizazio liburuxka elebidun bat) etxeetan eskuratuko dute aste hondarra aitzin.

N.B :  Galdea eginez gero sentsibilizazio liburuxka (formatu informatikoan) bai eta ere Pack Euskararen osagaien argazki batzu eskuratu ditzazkezu.

Harremanetan jarri :
-Jean-Michel Galant (Euskara Gidaritza Batzordearen izenean), 06.82.30.23.35
-Mattin Bacho (Euskara teknikaria),
06.72.96.59.55

 

< zerrendara itzuli