2010-02-18 Hendaia euskaraz!
Martxorako, Euskara Batzordeko hautetsiek euskarazko jarduera programa zabala prestatu dute. Proiektu honen helburu nagusia euskararen erabilpena herriko zerbitzu guztietan bultzatzea da.
Adin eta gustu guztientzako jarduerak izanen dira: animazioak eta bisitak Abbadian, ttipi-ttipientzako ikuskizuna, euskal kantuak zahar-etxean, suhiltzaileen lokal berrien bisita, olerkiak, bertsu afaria... ekintza batzuk denei irekiak eta beste batzuk publiko berezi bati zuzenduak izanen direlarik. Hori guztia festa handi batekin amaituko da martxoaren 28an, non gure hizkuntza eta kulturaren defendatzaile sutsua eta sortzaile aparta zen Mikel Laboari omenaldia eskainiko zaion.
Noski, ezinezkoa izanen zen horren programa aberatsa osatzea, herriko zerbitzu guztien parte hartzerik gabe. Beraz, denek egin eta Euskara zerbitzuak koordinatu proposatze eta antolatze elkarlan zabal baten emaitzak du martxo honetan argia ikusiko. Halaber, hautetsiak, herriko langileak eta herritarrak sentsibilizatzeko aukera da, Hendaian euskaraz ere bizi ahal izateko abia daitezkeen edo oraindik egitekoak diren ekintzen inguruan.
Programa Hendaiako Herriko Etxearen web gunean kontsulta daiteke.
Esku-orriak aurkituko dituzue ere Herriko Etxean, Turismo Bulegoan, eta publikoa joaten den hainbat lekutan.
Deskargatu: