• Hasiera
  •  > Berriak
  •  > Goresmenak: sortu berrien gurasoentzat kanpaina

2012-07-13 Goresmenak: sortu berrien gurasoentzat kanpaina

 

"Goresmenak!" kanpainak sortu berrien gurasoak, euskara haien haurrei transmititzeak duen garrantziaz sentsibilizatu nahi ditu.

Horretarko hainbat opari banatuko zaizkie. 2012an, orotara 1900 gurasori igorriko zaizkie opariak, eta bertan honakoak atzemanen dute:

- "Goresmenak!" izenburua duen liburuxka bat euskara haurrei trasmititzeak duen interesa aurkezten duena

- euskarazko ipuinak biltzen dituen diska bat

- ibilgailuan ezartzeko euskarazko pegatina bat

- euskarazko harrera proposatzen duten haurtzaindegien zerrenda bat Leha dispositiboaren baitan.

Xiberoko sortu berrientzat, edizio berezi bat banatuko da xiberotarrez, Xiberoko familien euskalkia kontuan hartzeko

"Goresmenak!" kanpainaren baitan EEP-ren partaide diren instituzioak hauek dira:  Biarritzeko Herriko etxeaSoule-Xiberoa, Amikuze, Iholdi-Oztibarre, Garazi-Baigorri, Errobi, Hego euskal herri eta Hazparneko Lurraldea herri elkargoak.

Partaideek finantziazioan eta banaketan ekarriko dute haien laguntza, elkargo horietako lurraleetako sortu berrien guraso guztiek haien opariak jaso ahal izateko.

Oparien argazkia

"Goresmenak" liburuxka

 

 

< zerrendara itzuli