2010-05-12 Euskararen eguna Donapaleun - 2010eko maiatzaren 23an
Amikuzeko, Iholdi-Oztibarreko eta Garazi-Baigorriko Herri Elkargoek Euskararen Eguna antolatzen dute lehen aldikotz heldu den maiatzaren 23an, igandearekin, Donapaleun.
Ekitaldi horren helburuak ondokoak dira :
- Baxe-Nafarroan euskararen alde ari diren jendeen, elkarteen, eta erakundeen biltzea ;
- euskararen erabiltzeko parada ematea euskarazko animazioak eta aktibitateak proposatuz ;
- aginteek adieraztea publikoki euskararentzat duten atxikimendua.
Maiatzaren 21ean ostiralarekin 20:30etan :
"Euskal Herria hortik hara" dokumentala.
Maiatzaren 23an igandearekin 10:00etatik goiti :
antzerkia, jokoak, filma, haurren emanaldiak, bertsuak, erakusketak, mintzaldiak, e.a...
Euskara baliatzeko eta goxatzeko parada paregabea !
Xehetasunak blogan :
http://bnee2010.eklablog.com
Antolatzaileak : Baxe-Nafarroako 3 Herri Elkargoek (Amikuze, Baigorri-Garazi, Iholdi-Oztibarre) eta Euskararen Erakunde Publikoak lurraldeko hizkuntz eragileekin partaidetzan.
Deskargatu Euskararen Egunaren aurkezpen dokumentua
Prentsan :
Euskal Herriko Kazeta Kazeta.info