2011-07-07 2011ko eragile pribatuen proiektu deialdiaren ebazpena
2007ko otsailean izenpetu lankidetza hitzarmenean, euskara sustatzen eta garatzen duten ipar Euskal Herriko eragileak diruz laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarrekin eratutako fondo bat ezarriko zutela hitzartu zen. 2011. urteari dagokionez, lankidetzarako fondoa eratu da, alde bien ekarpenez, 1.600.000 €ko dirutza jarriz.
Laguntza dispositibo berri hau eta honen baitan hartu erabakiak prentsaren aitzinean aurkeztuak izan dira ekainaren 29an, asteazkenarekin, Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko Baionako egoitzan, Bakea gelan.
Aurkezpen hau publiko egin dute Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ordea den Lourdes AUZMENDI Andereak eta Euskararen Erakunde Publikoaren Lehendakaria den Frantxua MAITIA jaunak.
Egun horretan berean, proiektuak aurkeztu dituzten eragileei erabakien berri gutunez emanen zaie.
2011ko proiektu deialdiaren ebazpena
- Télécharger :
DSC00502.JPG (2.2 MB)
DSC00503.JPG (2.1 MB)