2009-07-07 Baxe-Nafarroko Herriko Etxeak, euskararen aldeko engaiamendua
Joan den uztailaren 4ean, Baxe-Nafarroko 40 kolektibitatek (herriko etxe, herri elkargo, sindikatu) beraien jardueretan eta eguneroko funtzionamenduan euskararen erabilera garatzeko engaiamendua hartu dute Larzabalen antolatua izan den ekitaldian.
Garazi-Baigorri, Iholdi-Oztibarre eta Amikuzeko Herri Elkargoetako euskara teknikaria den Mattin Bachok neurri-sorta bat definitu eta proposatu die erakundeei. Neurri-sortak 10 ekintza konkretu batzuk zehazten ditu euskararen erabilera garatzeko.
Garazi-Baigorriko Herri Elkargoko Presidentea den Jean-Michel GALANTek, Jules LARRAMENDYk, (Iholdi-Oztibarreko Presidentordea) eta Eric NARBAISek (Amikuzeko Presidentea) aurkeztu dute ekitaldia Max BRISSONen eta François MAITIAren presentzian eta Ezpeletako auzapeza den Gracie FLORENCEren partehartzearekin; azken honek aurkeztu duelarik Ezpeletan eramaten den lana.
Kolektibitate bakoitzeko ordezkariek sinbolikoki berretsi dute beraien engaiamendua, neurri-sorta dokumentua izenpetuz. Bestalde, bi hizkuntzezko dokumentu-ereduak biltzen dituen USB gako bat banatua izan zaie.
Prentsan :
Euskal Herriko Kazeta Gara Kazeta.info
Izenpetzaileen zerrenda :
- Garazi-Baigorriko Herri Elkargoa
- Iholid-Oztibarreko Herri Elkargoa
- Garazi eta Baigorriko ibarren sindikatuak
Herriak :
Ahatsa - Ainiza-Monjelose - Aiziritze - Aldude - Amorotze - Anauze - Arberatze - Armendaritze - Arnegi - Arrosa - Azkarate - Banka - Behaskane - Behorlegi - Bidarrai - Bustinze - Donaixti - Donapaule - Donazaharre - Donibane Garazi - Duzunaritze - Eiheralarre - Gamarte - Iholdi - Irisarri - Izpura - Izura - Jatsu - Lakarra - Landibarre - Lasa - Lekunberri - Mehaine - Mendibe - Oragarre - Ostanko - Suhuskune - Urepele - Zaro