• Hasiera
  •  > Berriak
  •  > 2012ko eragile pribatuen proiektu deialdiaren ebazpena

2012-07-17 2012ko eragile pribatuen proiektu deialdiaren ebazpena

 

2007ko otsailean izenpetu lankidetza hitzarmenean, euskara sustatzen eta garatzen duten ipar Euskal Herriko eragileak diruz laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarrekin eratutako fondo bat ezarriko zutela hitzartu zen. 2012. urteari dagokionez, lankidetzarako fondoa eratu da, alde bien ekarpenez, 1.600.000 €ko dirutza jarriz.

Laguntza dispositibo berri hau eta honen baitan hartu erabakiak prentsaren aitzinean aurkeztuak izan dira uztailaren 17an, asteartearekin, Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko Baionako egoitzan, Bakea gelan.

Aurkezpen hau publiko egin dute Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ordea den Lourdes AUZMENDIK eta Euskararen Erakunde Publikoaren Lehendakaria den Frantxua MAITIAK.


Egun horretan berean, proiektuak aurkeztu dituzten eragileei erabakien berri gutunez emanen zaie.

 

2012ko proiektu deialdiaren ebazpena

 

Ebazpenaren prentsa oharra(euskaraz)

 

Ebazpenaren prentsa oharra (frantsesez)

 

< zerrendara itzuli