2010-06-01 2010eko Hizkuntza Jarduera Proiektu Deialdia - Erabakiak
2007ko otsailean izenpetu lankidetza hitzarmenean, euskara sustatzen eta garatzen duten ipar Euskal Herriko eragileak diruz laguntzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarrekin eratutako fondo bat ezarriko zutela hitzartu zen. 2010. urteari dagokionez, lankidetzarako fondoa eratu da, alde bien ekarpenez, 1.600.000 €ko dirutza jarriz.
Laguntza dispositibo berri hau eta honen baitan hartu erabakiak prentsaren aitzinean aurkeztuak izan dira maiatzaren 31an, astelehenarekin, Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko Baionako egoitzan, Bakea gelan.
Aurkezpen hau publiko egin dute Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua den Blanca URGELL Andereak eta Euskararen Erakunde Publikoaren Lehendakaria den Max BRISSON Jaunak. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea den Lourdes AUZMENDI Jauna eta Euskararen Erakunde Publikoaren Administrazio Kontseiluko kideak ere hor izanen dira.
Egun horretan berean, proiektuak aurkeztu dituzten eragileei erabakien berri gutunez emanen zaie.
Prentsan :
Le Journal du Pays Basque Berria GARA
SUD OUEST Kazeta.info Jaurlaritzaren IREKIA gunean